Marienea
Marienea Basauriko emakumeek eta herriko mugimendu feministak historikoki aldarrikatutako gunea da. Berdintasun Atalak sustatutako udal zerbitzuak emateaz gain –Ahalduntze Eskola, Sexu Informaziorako Bulegoa, emakumeei informazioa emateko zentroa eta hezkuntza proiektuak-, emakumeen elkarte ugariren bilgune ere bada.
Honako baliabide hauek eskaintzen ditu:
Emakumeentzako Informazio Zentroa
Informazioa, aholkularitza eta laguntza juridikoa: indarkeria matxista, banantzeak eta dibortzioak, bikote-hausturak, etxeko langileen eskubideak, sexu-jazarpena eta beste eskubide batzuk.
Arreta psikologikoa: Indarkeria matxistari aurre egiten dioten edo aurre egin dioten emakumeei zuzendua.
Arreta aurretiko hitzorduarekinBerdintasun saila
Berdintasunerako politika publikoak garatzea eta gizarte-eredu bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa bultzatzea helburu duen udal-saila. Gizarte-eraldaketa sustatzen duten programak, planak eta proiektuak bultzatzea, emakumeen eta beste identitate batzuen diskriminazioa lehengoratze aldera.Jabekuntza eskola
Ikuspegi feministatik emakumeak ahalduntzeko tailerrak, ikastaroak, jardunaldiak, erakusketak eta jarduerak antolatzea. Kontzientziazio-prozesuetan laguntzea eta herritar guztiei irekitako jarduerak antolatzea.1era 2kain
Udalerriko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei aholkuak emateko hezkidetza-programa. Eskola-patioak ikuspegi feministatik lehen hezkuntzan eraldatzeko prozesuak; eta institutuetan talde feministak sortzeko prozesuak, prebentzio-estrategia gisa.Elkargune
Basauriko emakume eta feministen elkarteen gunea eta Berdintasunerako Udal Kontseiluaren egoitza.Sexu-informazio bulegoa
Herritar guztiei zuzendutako sexu informazioa, hezkuntza eta orientazioa.
Norbanako eta bikoteentzako arreta.
Taldeentzako formazio eta laguntza.
Aurreko baliabideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen...
Marienearen webgunera sartzeko sakatu hemen...