Musika Eskola
Basauriko Udal musika eskola Basauriko Udalaren mendean dagoen musikako eskola arautu gabea da.
Irakaskuntza jarduera 4 ziklotan banatuta daude, eta horietako bakoitzean obligaziozko ikasgaiak eta aukerakoak daude.
PRESTAKUNTZA-ZIKLOAK
• 1. zikloa: haurrentzako musika-hastapenak (4-6 urte).
• 2. zikloa: haurrentzako musika-prestakuntza (7-11 urte).
• 3. zikloa: musika-prestakuntza amateurra (12-16 urte).
• 4. zikloa: helduentzako musika-prestakuntza (16 urtetik aurrera)
1. ZIKLOA – MUSIKA ETA MUGIMENDUA
Ikasturteak | Ikasgaiak | Astean zenbat klase-ordu |
4 urtetik gorako ikasleak | Musika eta mugimendua | 60 minutuko 1 saio |
5 urtetik gorako ikasleak | Musika eta mugimendua | 45 minutuko 2 saio |
6 urtetik gorako ikasleak | Musika eta mugimendua | 45 minutuko 2 saio |
+ Musika-tresnak | 30 minutu |
2. ZIKLOA
Ikasturteak | Ikasgaiak | Astean zenbat klase-ordu |
1. | Musika tresna Musika-hizkuntza | 30 minutu 45 minutuko 2 saio |
2., 3., 4. | Musika tresna Musika-hizkuntza Musika-tresnen taldea | 30 minutu 45 minutuko 2 saio 30 minutu, 3 ikasle edo gutxiago badira. 60 minutu, 3 ikasle baino gehiago badira |
5. | Musika tresna Musika-hizkuntza Musika-tresnen taldea | 45 minutu 45 minutuko 2 saio 30 minutu, 3 ikasle edo gutxiago badira. 60 minutu, 3 ikasle baino gehiago badira |
* ABESBATZA ikasgaia derrigorrezkoa da II. mailako ikastaro batean zehar, gutxienez: 2., 3., 4. edo 5. mailan egin ahalko da, eta, nahi izanez gero, horietan guztietan.
3. ZIKLOA
Ikasgaia | Astean zenbat klase-ordu | Oharrak |
Musika-tresna | 30 minutu | Derrigorrezkoa |
Musika-tresna taldea | 30 edo 60 minutu, ikasle-kopuruaren arabera | Hautazkoa |
Abesbatza | 60 minutu | Hautazkoa |
Musika-hizkuntza | 45 minutuko 2 saio | Hautazkoa |
4. ZIKLOA
Bertara sartuko dira III. zikloa gaindituta edo horren pareko ezagutzak dituzten ikasleak.
Ez dago ikasturte-kopuru zehatzik ezarrita: ikaslearen gogo eta jardunak markatuko du iraupena.
III. zikloko ikasgai eta denboren baliokideak eskainiko dira.
OHARRA: Talde-ikasgaietan asteko saioen denbora aldatu ahalko da, taldea osatzen duten ikasle-kopuruaren arabera
MUSIKA TRESNEN ESPEZIALITATEAK
TRADIZIONALAK: txistua, trikitixa, txalaparta, alboka, panderoa.
KLASIKOAK: akordeoia, pianoa, gitarra, biolina, biolontxeloa, kontrabaxua, zeharkako txirula, klarinetea, saxofoia, tronpeta.
MODERNOAK: gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, baxu elektrikoa, bateria.
TALDE-JARDUERAK
• Haurren abesbatza.
• Helduen abesbatza.
• Ganbera-musika.
• Gitarren orkestra.
• Musika tradizionaleko taldea.
• Konboa.
• Saxofoi taldea.
• Biolin taldea.
BESTE ESPEZIALITATE BATZUK
MUSIKA-PRESTAKUNTZA OSAGARRIA:
Prestakuntza trinkoa, irakaskuntza arautura (kontserbatorioa) sartzeko probak gainditzera bideratua. Irakasleek horrela eskatu, eta Zentroko organo eskudunak hala onesten duenean emango da.
MUSIKOTERAPIA GELA. HEZIKETA BEREZIA:
5-12 urte bitartean.
Musikoterapia saioak desgaitasuna dituzten ikasleentzat (autismoa, asperger, down sindromea, garapenaren nahaste orokorrak, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua…).
Astean 60 minutuko taldekako saioak, taldeko kideen ezaugarrien araberakoak. Bestela, banakako klaseak, 30 minutukoak, TAILER motakoak, Ikastetxeak baloratutakoaren arabera.
PREZIOAK
Prezioak urtero aldatzen dira, arautzen dituen ordenantzaren arabera.
Kontsulta dezakezu hemen...