Skip to main content

ZirtZart Basauri

Edukiaren kategoriak
ZirtZart logo

ZirtZart Basauri, Basauriko Udaleko Gazteria Zerbitzua, udalerriko gazteei zuzendutako programak, proiektuak, jarduerak eta zerbitzuak ezartzea du helburu.

Bertan, besteak beste, hiru arlo bereiz daitezte; Gazte Informazio Bulegoa, Gaztegunea eta Coworking Gunea.

Irudia
ZirtZart_1

 

Gazte Informazio Bulegoa

Basauriko 12 eta 35 urte bitarteko gazteen intereseko diren gaien inguruko informazio eskaintza eta horiek izan ditzazketen kezkak, eskaerak, iradokizunak,… jaso eta bideratzen dituen zerbitzua dugu. Honek informazio jarraitua eta eguneratua du honako gai hauei buruz: Basauriko Udaleko Gazteria Zerbitzuak berak garatutako programak, prestakuntza, ikastaroak, txartelen izapidetzea, enplegu-eskaintzak, boluntariotza, etxebizitza, lehiaketak, tailerrak, musika, bekak eta dirulaguntzak. Autonomia kalean dago, eta arreta ordutegia honako hau da:

  • Astelehenetik ostegunera: 10:00 – 19:00

  • Ostirala: 9:00 – 17:00

    * Gabonak, Aste Santua eta uda: astelehenetik ostiralera 9:00-17:00 ordutegian

Irudia
ZirtZart_2

 

Gaztegunea

Gaztegunea nerabeei zuzendutako espazio soziohezitzailea da, batez ere 12 eta 18 urte bitarteko gazteen interesetara egokitua. Baliabide materialez gain (bideojokoak, mahai-jokoak, ordenagailuak...), jarduera-programa berezi bat eskaintzen zaie adingabeei. Bertako ordutegia honakoa da:

  • Astelehenetik ostegunera: 17:00 – 20:00

  • Ostirala, larunbata eta igandea: 17:00 – 21:00

  • Larunbata: 10:00 – 14:00

* Gabonak, Aste Santua eta uda: astelehenetik ostiralera goizez ere irekita 10:30-13:30 ordutegian. Larunbata goizak eta igandeak, itxita

Irudia
ZirtZart_3

 

Coworking Gunea

Coworking Gunea areto fisikoa da, eta espazioan gazteek (12-35 urte) edo horientzak egindako hainbat jarduera burutu daitezke: ikasketak, tailerrak, bilerak, formakuntza, lana…

Ordutegiari dagokionez, aretoa erabilgarri dago astelehenetik ostegunera 10:00-19:00 ordutegian; ostiralak 9:00-17:00 ordutegian. Baliabideei dagokionez, wifi konexioa, arbela, telebista edota proiektagailu digitala erabiltzeko aukera dago. Mahaiak eta aulkiez gain. Gelaren gehieneko edukiera 12 pertsonakoa da.

Irudia
ZirtZart_4

 

Non gaude: Autonomia kalea 3, 48970 Basauri (Bizkaia)

Telefonoa: 944 666 430 / 634 984 615

E-mail: zirtzart@basauri.eus 

Webgunea: zirtzart.basauri.eus 

Sare sozialak:

  • Instagram: zirtzartbasauri

  • Facebook: ZirtZart Basauri

  • Twitter: @ZirtzartBasauri

  • Telegram: ZirtZart Basauri

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram