Skip to main content

Aurrekontuetan parte hartzea

Basauriko Udalak, udal-kudeaketan herritarren partaidetza bultzatzeko asmoz zabaldu dituen bideetan barruan, auzokideen iritzia aintzat hartu nahi du 2013ko aurrekontuak egiteko orduan.

Udaleko ekonomia-sailak egindako kalkuluetan oinarrituta eta Bizkaiko Foru Aldundiak, udal-finantziaziorako iturri nagusietako batek, emandako informazioa aintzat hartuta, Basauriko Udalak aurten udaleko diru-sarrerek 5,5 milioi euro inguruko murrizketa edukitzea aurreikusten du. Gaitasun ekonomikoaren murrizketa horri gastua arrazionalizatuz eta lehenetsiz egin nahi dio aurre Basauriko Udalak, horrela Basaurirako hobekuntzak lortzen jarraitu ahal izateko, basauritarrentzat lehentasuna duten ekintzetara baliabideak bideratuz.

Helburu horrekin, Basauriko herritarrekiko zuzeneko kanal hau ireki dugu, euren iradokizunak eta ekarpenak kontuan hartzeko udalerriaren hurbileko etorkizuna definitzeko orduan.

Parte-hartze proiekturako zure iradokizunak modu presentzialean edo web-orrialdea erabilita egin ditzakezu.

Modu presentzialean egin nahi baduzu, galdera-sorta jaitsi dezakezu, eta leku hauetan entregatu: Pozokoetxe, Ibaigane eta San Migeleko Kultur Etxeetan, Basozelaiko Gizarte Etxean eta San Migel eta Basauriko Herritarrei Harrera egin eta Informazioa emateko Bulegoetan. 

Modu telematikoan egin nahi baduzu, gure galderei erantzun ahal diezu, hemen sakatuta...

Sistemak helbide elektroniko bat eskatuko dizu, eta helbide horretara parte-hartze proiekturako esteka bat bidaliko zaizu. Esteka horretan egin ahal izango dituzu zure ekarpenak.

Datu horiek, isilpean erabiliko direnak, ez dira derrigorrezkoak proposamena betetzeko baina mesedez eman ditzazuela eskatzen dizuegu partaidetza-prozesuak gutxieneko zehaztasuna eduki dezan.

Inkesta hau Otsailaren 21a baino lehen entregatu behar da ondorengo tokietan: Kultur Etxeetan (Pozokoetxe, Ibaigane, San Miguel, Basozelai), harrera Guneetan (HIAB) eta web horrialdean.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram