Testuen itzulpen eta zuzenketa zerbitzua
Basauriko Udalak itzulpen eta zuzenketa zerbitzua eskaintzen du
Zerbitzuaren ezaugarriak
Zerbitzua doakoa da
Gehienez ere, 5 orrialde edo 1200 hitzeko testuak itzuliko dira. Nolanahi ere, testu luzeagoak bidaliz gero hitz egingo dugu
Itzuli beharreko testuak publikoari zuzenduta egon behar dira; beraz, barne erabilerako txostenak ez dira itzuliko (enpresaren estatutuak, adibidez, edo, barne harremanetarako beste edozein txosten).
Zerbitzua eskatzen dutenak Basauriko merkatariak, hotelariak edo elkarteak izan behar dute
BASAURIKO UDALEKO ITZULPEN ZERBITZUA. EUSKARA ARLOA
Helbidea: Bidearte, 10. 48970 Basauri
Telefonoa: 94 466 63 12
E-maila: euskara@basauri.eus