Tresnak / olioak / ohialak jasotzea
1. Tamaina handiko gauzak, tresnak eta altzariak biltzea
Basauriko Udalak doan eskaintzen du etxeko tresnak eta altzariak biltzeko etxez etxeko zerbitzua, bilketa eta garbiketa zerbitzua egiten duen enpresaren bitartez (ENVISER SA). Bilketa egunero egiten da, igandetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik). Altzairu eta etxeko tresnak kalean utzi behar dira, hurbilen dagoen edukiontzi-multzoaren ondoan, 20:00etatik aurrera, 900 103 106 doako telefono-zenbakira deitu ondoren edo eskaera bat eginez webgune honen bidez:
http://www.lineaverdebasauri.com/avisosEnviser.asp?lng=eu
Gogorarazi behar dizuegu etxez etxeko zerbitzua dela, eta, beraz, ez zaiela ematen ez saltokiei, ez ikastetxeei, ez enpresa-jarduera pribatuei. Gogoan izan, halaber, obrak egitean sortutako hondakinak EZ direla etxeko tresnak, eta, beraz, ez direla jasoko.
Guztion aldetik ingurumenarekiko, segurtasunarekiko eta osasunarekiko konpromisoa lortuko badugu, beharrezkoa da hondakinak biltzeko udal zerbitzuak arduraz erabiltzea. Horregatik, ezin izango dira altzairuak ezta tamaina handiko tresnak kalera atera, aldez aurretik deituta eta ezarritako ordutegian ez bada.
2. Erabilitako etxeko olioa biltzea
Basauriko Udalak etxeko olio erabilia (kozinatzekoa) bildu eta birziklatzeko zerbitzua eskaintzen du, RAFRINOR S.L. enpresaren bitartez.
Nola birziklatu olioa?
Erabili ondoren, behin hotz dagoenean, iragaz ezazu, eta saihestu urarekin nahastea.
Bota plastikozko ontzi itxi batean.
Utzi gertuen dagoen olioa biltzeko edukiontzian (LARANJA kolorekoak dira).
Sukaldeko olio erabilia birziklatuta, horiek isurtzea saihesten dugu, eta aldi berean, CO2 isuriak aurrezten ditugu biodiesel bihurtzen baitugu.
Gaur egun, 21 edukiontzi ditugu erabilitako olioa biltzeko eta birziklatzeko.

OLIOA BILTZEKO EDUKIONTZIEN KOKAPENAK
Lehendakari Aguirre 80
Kultur etxea Ibaigane/Ibaigane 2
Goikosoloa - Nagusia kalea
Nafarroa kalea - Pozokoetxe parkea
Kareaga Goikoa 24
Jubilatuen Etxea - KareagaParticular Asturias
Katalunia kalea 36
Hernan Cortes plaza/Lapurdi Kalea 1
Pinceles Parkea San Miguel Kebrantabarri kalea
Basozelai Kultur Etxea
Kareaga Goikoa 109
Urbi Kalea 47
Pedro López Cortazar plaza
Erronkari Ibarra - Zuia Ibarra
15 Soloarte - Nerbioi
Lehendakari Agirre - Resureccion Mª de Azkue
Axular - Gipuzkoa
Juan XXIII - San Viator
Valencia - Gaztela
KOKAPEN BERRIAK. 2021. URTEA
20. Ramón y Kareaga Kalea 19-21
21. Uribarri Kalea - León Kalea (errotonda)
3. Ehuna jasotzea
Basauriko Udalak 13 edukiontziren bidez biltzen ditu ehun hondakinak, oinetakoak eta tresna elektriko eta elektroniko txikiak. Bildutako hondakin guztiak sailkapen-instalazio batera eramango dira. Bertatik, hondakin mota bakoitzak, tipologiaren eta egoeraren arabera, prozesu desberdinak jarraituko ditu:
Erabiltzeko moduan dauden jantziak eta oinetakoak, aztertu eta higienizatu ondoren, Caritasen dendetan jarriko dira salgai.
Tresna elektrikoak, konpondu ondoren, Koopera Sarearen bigarren eskuko merkatuetan salduko dira. Sare horren proiektuek helburu sozialak izan ohi dituzte. Konpondu ezin direnak bereizi eta tratamendu-instalazioetara bidaltzen dira.

EHUNA BILTZEKO EDUKONTZIEN KOKAPENAK
Urbi Kalea 47
Katalunia 22
Ibaigane Kultur Etxea/Ibaigane 2
Kale Nagusia – Anbulatorioa
Nafarroa Kalea - Pozokoetxe arkea
Nagusia – Etxe Maitia Egoitza ondoan
Autonomia 7
Kareaga Goikoa 79
Karmelo Torre 7
Basozelai Kultur Etxea
Hernan Cortes plaza
Pinceles Parkea - Kebrantebarri
Uribarri – Goikosoloa Kalea
Agirre Lehandakari 76
KOKAPEN BERRIA. 2023. URTEA
15. Axular 23