Basauriko Berdegune, Lorezaintza eta Hiri-Zuhaitzak Babestu eta Kudeatzeari buruzko Udal Ordenantzaren hasierako onespenaren ingurukoa.
Basauriko Udalbatzak, 2021eko abenduaren 29an egindako ohiko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onartzea Basauriko berdegune, lorezaintza eta hiri-zuhaitzen babesaren eta kudeaketaren Udal Ordenantza. Ordenantza horren testu osoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko urtarrilaren 28an.
Hori guztia argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak edo iradokizunak aurkez ditzaten, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, maiatzaren 31ra arte (hori barne).
Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, erabakia, ordura arte behin-behinekoa, behin betikotzat joko da.
Agiria udaletxeko bulegoetan aztertu ahal izango da (Lurralde Politika eta Kontratazio Arloan, udaletxeko hirugarren solairuan, 08:30etik 13: 30era), interesdunen eskura daude, halaber, erantsitako fitxategian.