Skip to main content

Eraikinen Ikuskapen Teknikoko kanpaina (EIT)

EIT kanpaina

Edukiaren kategoriak
Campaña de Inspección

Zer da Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)?
Txosten tekniko bat da, eraikinen kontserbazio-egoerari eta obrak egiteko beharrari buruzkoa, eta irisgarritasuna zein energia eraginkortasuna hobetzeko aukerei buruz ere diharduena.
Txosten hori ezinbestekoa da birgaikuntzarako diru-laguntza publikoak lortu ahal izateko.

Zein eraikini egin behar zaio EITa?
50 urtetik gorakoei.

Nork eskatu behar du eraikinaren EITa egiteko?
Jabeen erkidegoak.

Zein aditu dago baimenduta eraikinaren EITa egiteko?
EITa egin behar dute Eraikuntza Antolatzeko Legearen arabera gaitutako adituek eta enpresek.

Zenbat balio du EITak?
1.000 euro inguru, eraikuntzaren ezaugarrien arabera.

Zer gertatzen da nire komunitateak ez badu EITa egin nahi?
Ezingo dituela eskuratu birgaitzekoko dirulaguntza publikoak. Horrez gain, Udalak modu subsidiarioan exekutatu ahal izango ditu, segurtasun-arrazoiengatik, beharrezkotzat jotzen diren obrak, kostua jabeen erkidegoari egotzita.

  • Zure etxea da.
  • Zure inbertsiorik handiena.
  • Etxebizitza berri bat erostea baino merkeagoa da.
  • Ekologikoagoa eta jasangarriagoa da.
  • Dirua aurreztuko duzu, eta erosoago egongo zara.
     

Basauriko Udalaren dirulaguntzak:

  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 60ko hobaria.
  • 1.000 euroko dirulaguntza 10.000 - 40.000 euro arteko obretarako.
  • 1.500 euroko dirulaguntza 40.000 eurotik gorako obretarako.
  • Igogailuak jartzeko dirulaguntzak: aurrekontuaren % 20ra arte, 10.818,22 euroko mugarekin.

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak:

  • Jabeen erkidegoei: obraren aurrekontuaren % 5 (2.000 euroko mugarekin). EITaren zerbitzu-sarien % 100, kasua zein den (1.000 euroko mugarekin).
  • Familiei: % 5 - % 35, 4.180 euroko mugarekin, egindako birgaitze-obraren arabera eta familia-unitateko kideen diru-sarreren arabera.
  • Lokalak etxebizitza babestu bihurtzeko dirulaguntzak: % 2 - % 30, 4.180 euroko mugarekin, egindako birgaitze-obraren arabera eta familia-unitateko kideen diru-sarreren arabera.
  • REVIVE programa / RENOVE plana: etxebizitza bakoitzeko, 15.000 euro arte.
     

Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzak:
% 18 eta % 23 arteko kenkari fiskala PFEZean, urtean 1.800-4.600 euroko mugarekin.
 

Bidebik leihatila bakarrarena egiten du Basaurin. Han, aholku emango dizute birgaitzeko dirulaguntzak prestatzeko eta izapidetzeko. Aurretiazko hitzordua eskatu behar duzu, hemen:
 

BIDEBI BASAURI SL, hirigintza eta etxebizitza gaietarako Sozietate Publikoa
Helbidea: Agirre Lehendakaria 61. 48970 Basauri
Telefonoa: 94 607 30 21
Helbide elektronikoa:info.bidebi@basauri.net
Webgunea: bidebi.basauri.net

INFORMAZIO GEHIAGO:
Basauriko Udala: http://www.basauri.eus
Eusko Jaurlaritza: http://www.etxebide.euskadi.eus

Fitxategi
EIT Liburuxka (pdf) (221.32 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram