Skip to main content

Etxebizitza alokatzeko gazteentzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen Ordenantza

Argitalpen data
Amaiera data

Basauriko Udalbatzak, 2018ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Basaurin etxebizitza alokatzeko gazteentzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen Ordenantzari.
 
Gero, 2018ko uztailaren 18an, horri buruzko iragarkia argitaratu zen BAOn.

Horrela, bada, hogeita hamar egun baliodunean zehar 2018ko abuztuaren 31an amaituko da epea, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahalko dira Basauriko Udaleko Erregistro Orokorrean (HAZ) eta indarreko araudiak finkatutako beste tokietan.

Era berean, interesdunek dokumentazioa eskuratu ahal izango dute udalaren egoitza elektronikoan, hemen www.basauri.net

Fitxategi
Ordenantza (pdf) (67.23 KB)
Fitxategi
Fitxategi
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram