Skip to main content

HAPOren aldaketa puntualari C-2 Zabalandi eremuan

Argitalpen data
Amaiera data

Basauriko Udalak, 2014ko otsailaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, zera erabaki zuen: hasierako onespena ematea HAPOren aldaketa puntualari C-2 Zabalandi eremuan, ekonomia-jardueretarako eta merkataritza-ekipamenduetarako Lurralde Plan Sektorialera egokitu dadin.

Udalbatzak erabaki zuen ere proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, azken iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta probintzian zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Epe horretan zehar espedientea nahi duenaren esku egongo da, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Eta hala argitaratzen da mundu guztiak horren berri izan dezan, Lurzoru eta Hirigintzako ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 90. artikuluak xedatu bezalaxe

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram