Hasierako onespena ematea Basauriko udalerriko zarata-maparen eguneratzeari, eta eguneratze hori jendaurrean jartzea.
Amaiera data
628/2020 Alkatetza Dekretuak, 2020ko otsailaren 26koak, onetsi egin du hasierako onespena ematea Basauriko udalerriko zarata-mapari. Dekretuak hala egin du Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan oinarrituta.
Basauriko zarataren maparen eguneratzea jendaurrean jartzeko epea etenda geratzen da, COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko alarma-egoera ezarri zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak agindutakoa betetzeko.
Webgune honetan bertan emango dugu etete horren amaieraren berri.