San Faustoetako eta San Migeleko jaietan denda-ibilgailuen kaleko salmenta egiteko eskabideak aurtezteko deialdia
Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko uztailaren 15etik 30era arte.
2019ko uztailaren 15etik 30era egongo da zabalik epea San Migeleko eta San Faustoko jaietan denda-ibilgailuen kaleko salmenta egiteko eskabideak aurtezteko. Hala xedatzen du Basauri udalerrian Kaleko Salmenta arautzen duen Ordenantzaren 14. artikuluak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
• Eskabidea beteta eta sinatuta.
• Eskatzailearen IFZ / IFKren kopia.
• Baimendutako pertsonaren izendapena, horrela badagokio.
• Janari-maneatzailearen txartela.
• Ibilgailuaren egokitzapenaren deskribapena eta bere ezaugarriak (fitxa teknikoa).
• Salgaien deskribapena.
• Zirkulazio-baimena.
• Gida-baimena.
• IAT (Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa) igaro izana egiaztatzen duen agiria.
• Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotearen egiaztagiria, eta zerga horretan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
• Gizarte Segurantzan altan egotearen egiaztagiria, eta bertan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
• Hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko asegurua eta ibilgailuaren asegurua (poliza eta ordain-agiri eguneratuak).
• Su-itzalgailuari dagokion dokumentazioa.
• Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eraketa-agiria eta ordezkariari dagokion dokumentazioa.
• Jardueran langilerik edukiz gero, lan–harremana frogatzen duten agiriak.
Udaltzaingoaren aginduei jarraituta, ibilgailua egunero kendu beharko da.
Jarduera aurrera eramateko, dagokion tasa ordaindu beharko da.