Skip to main content

San Juan gaua

Argitalpen data
Amaiera data

San Juan gauean egin ohi diren suak direla-ta, Basauriko Udalak, suak egin aurretik, horiek ikuskatu egingo ditu, modu horretan, ingurumena eta pertsonen eta ondasunen segurtasuna errespetatuz egin daitezen.

Horregatik, egin asmo den su bakoitza Udalean erregistratu beharko da, eta horretarako, aurretik eskaria egin beharko da hurrengo datu hauek emanez: Eskatzaileraren izena, abizenak, helbidea, telefono-zenbakia eta N.A.N., eta sua egingo den kokagunea.

Udaltzaingoak bere gain hartuko du, Babes Zibileko Boluntarioen Elkartearekin elkarlanean jardunez, suek hurrengo segurtasun-neurriak betetzen dituztelako ardura:

  1. Suteko materialaren pilaketak, sua hasi aurretik, ez du hiru (3) metro baino altura gehiagokoa izan behar.

  2. Material erregai horiek solidoak izan behar dute, izan ere debekatua baitago, edozein motatako lehergai edo likido suharbera erabiltzea. Halaber debekatua dago, baita, ke handia sor dezaketen materialak (pneumatikoak, olioak, zuntzak, etab...), edo bereziki toxikoak edo korrosiboak izan daitezkeen gasak (plastikoak orokorrean, PVC, tresna elektrikoak, etab...) erabiltzea.

  3. Suak, gutxienez, hamabost (15) metroko distantziara kokatu beharko du, edozein eraikin, linea elektriko, instalazio edo objektu finko edo mugikor, eta edozein motatako ibilgailutik

  4. Debekatua dago baita, sua urbanizatutako zoladura gainean egitea, nahiz hori asfaltozkoa izan, nahiz lauzazkoa izan eta ibaiaren arroako  pasagunearen menpekotasun-zerrendan, Jabari Hidrauliko Publikoari dagokion Arautegiko 234 artikulua betetzeko, eta Uren Legearen 92. artikuluan erabakitakoari kalterik egin gabe.

Edozein zalantza argitu edo iradokizun egiteko, dei ezazue Udaltzaingoko 94.466.63.41 telefonora edo Babes Zibileko Boluntarioen Elkarteko 94.426.01.88 telefonora.

Basaurin, 2011ko ekainaren 15ean.

ALKATEA, Andoni Busquet Elorrieta

Fitxategi
San Juan gaua (24.39 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram