Udal hilerrian loreak saltzeko postuak
Argitalpen data
Amaiera data
2017ko irailaren 15etik 30era bitartean zabalik egongo da udal hilerrian loreak saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko epea.
Aipatutako epe horretan zehar honako hauek jartzeko eskabideak aurkeztu ahal izango dira, kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren 9.6 artikuluak xedatutakoari jarraituta:
- Urteko asteburu guztietan (abuztuan izan ezik) eta domu santuen sasoian lau egunez saltzeko postu bat.
- Domu santuen sasoian lau egunez saltzeko bi postu.
Postu-kopurua baino eskabide gehiago jasotzen badira, guztien arteko zozketa egingo da.
Eskatzaileek zehaztu beharko dute ea jarri nahi duten urte osoan zehar saltzeko postua, ala domu santuen sasoian lau egunez saltzeko postua