Kultura politika eta euskara arloko dirulaguntzak 2015
2015eko martxoaren 10eko BAOan, 47. zenbakian, argitaratu dira Kultura Politika eta Euskara Arloaren udal dirulaguntzak emateko Oinarri arautzaileak.
Eskatzeko epea zabalik egongo da 2015eko martxoaren 11tik apirilaren 11ra bitartean.
Helburuak:
• Kirol Elkarte eta Klubetako urteroko kirol jarduera egonkorrak edota lehiaketak bideratzea, Basauriko Udaletxeko Kirol Sailak egiten dituenekin osagarriak diren kirol jarduerak garatu ahal izateko elkarteek elkarrekin lan egitea sustatuz.
• Kirol Elkarte eta Klubetako kirol jardueren urteko egitarauko gastuak finantzatzea, aipatutako erakundeek modu orekatuan irautea ahalbidetzeko helburuarekin.
• Kirol Elkarte eta Klubetako kirol jarduera zehatzak bideratzea, herritarrentzako kirola sustatuz, eta baita kiroletako antolamenduak eta elkarteak eta borondatezko lana osatzea ere.
• Gazteentzako programen eskaintza bideratzea garatu dezaketen aisia eta denbora libre hezigarrikoak diren elkarteei.
• Eskoletako liburutegietan irakurketa sustatzea.
• Basauriko udalerriko ikastetxeetako ikasleentzako kultura, kirol eta gizarte arloetako jardueretan parte hartzea sustatzea.
• Basauriko udalerriko ikastetxeetan eskola kirola sustatzea.
• Basauriko udalerriko ikastetxeetan ikasleen gurasoek eskolan parte hartzeari bide ematen dioten jarduerak sustatu eta bultzatzea, eta ikastetxeetan heziketaren kalitatea hobetzeko ekarpenen bat egiten duten gurasoen heziketako ekimenei laguntza ematea.
• Kultura orokorrean sustatzeko Elkarteei laguntza ematea.
Oinarri arautzaile orokorrak:
http://web.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2015/03/20150310a047.pdf#page=51
Kirola eranskina:
http://web.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2015/03/20150310a047.pdf#page=58
Gazteria eranskina:
http://web.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2015/03/20150310a047.pdf#page=62
Hezkuntza eranskina:
http://web.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2015/03/20150310a047.pdf#page=63
Kultura eranskina:
http://web.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2015/03/20150310a047.pdf#page=69
Euskara eranskina (2015/04/28an zuzenduta):
http://web.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2015/04/20150421a074.pdf#page=60
Oharra (2015/07/24):
Euskara ikastaroak egiteagatik diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea luzatu da.
2015eko uztailaren 24ko BAOn, 141. zenbakian, argitaratu da 2015eko irailaren 15era arte luzatzea 2014ko urriaren 1etik 2015eko ekainaren 30era bitarteko euskara ikastaroak egiteagatik diru-laguntza eskatzeko epea.
Aldizkari ofizialera sartu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Dirulaguntzak 2015 Aurrekontua.xls
Dirulaguntzak 2015 Eskaera.doc
Dirulaguntzak 2015 Jarduerak.doc
Dirulaguntzak 2015 Hirugarrenaren Fitxa.doc
Basauri, 2015eko martxoaren 12an.