Kultura politika eta euskara arloko dirulaguntzak 2013.
2013ko apirilaren 26ko BAOan, 80. zenbakian, argitaratu dira Kultura Politika eta Euskara Arloari dagozkion udal dirulaguntzak emateko Oinarri arautzaileak.
Eskatzeko epea 2013ko apirilaren 27tik maiatzaren 17ra irekita egongo da.
Helburuak:
- Kirol Elkarte eta Klubetako urteroko kirol jarduera egonkorrak edota lehiaketak bideratzea, Basauriko Udaletxeko Kirol Sailak egiten dituenekin osagarriak diren kirol jarduerak garatu ahal izateko elkarteek elkarrekin lan egitea sustatuz.
- Kirol Elkarte eta Klubetako kirol jardueren urteko egitarauko gastuak finantzatzea, aipatutako erakundeek modu orekatuan irautea ahalbidetzeko helburuarekin.
- Kirol Elkarte eta Klubetako kirol jarduera zehatzak bideratzea, herritarrentzako kirola sustatuz, eta baita kiroletako antolamenduak eta elkarteak eta borondatezko lana osatzea ere.
- Gazteentzako programen eskaintza bideratzea garatu dezaketen aisia eta denbora libre hezigarrikoak diren elkarteei.
- Eskoletako liburutegietan irakurketa sustatzea.
- Basauriko udalerriko ikastetxeetako ikasleentzako kultura, kirol eta gizarte arloetako jardueretan parte hartzea sustatzea.
- Basauriko udalerriko ikastetxeetan eskola kirola sustatzea.
- Basauriko udalerriko ikastetxeetan ikasleen gurasoek eskolan parte hartzeari bide ematen dioten jarduerak sustatu eta bultzatzea, eta ikastetxeetan heziketaren kalitatea hobetzeko ekarpenen bat egiten duten gurasoen heziketako ekimenei laguntza ematea.
- Kultura orokorrean sustatzeko Elkarteei laguntza ematea.
Oinarri arautzaile orokorrak:
http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2013/04/20130426a080.pdf#page=131
Kirola eranskina:
http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2013/04/20130426a080.pdf#page=137
Gazteria eranskina:
http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2013/04/20130426a080.pdf#page=141
Hezkuntza eranskina:
http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2013/04/20130426a080.pdf#page=143
Kultura eranskina:
http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2013/04/20130426a080.pdf#page=149
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Dirulaguntzak 2013 Aurrekontua.xls
Dirulaguntzak 2013 Eskaera.doc