BASAURIKO LUDOTEKAK 2026-2027 · Izena emateko epea irekita dago
2026/2027 IKASTURTEKO LUDOTEKAK
Basauriko Kultur Etxeak 0 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako Ludoteken zerbitzua eskainiko du 2026ko urriaren 1ean hasiko dira Basauriko ludotekak. Zerbitzua euskaraz emango da, Ibaigane, Pozokoetxe eta San Migel kultur etxeetan eta Basozelai eta Kareaga gizarte etxeetan, 17:00etatik 18:30era, astelehenetik ostegunera.
Ikasturte berri honetan, nobedade garrantzitsu bezala azpimarratu behar da funts ludikoa handitzen jarraitzeaz aparte, eta jasotako eskaerei erantzunez, 7 eta 10 urte bitarteko haurrentzako talde bat sortu dela, Basozelai Gizarte Etxean.
Beste berrikuntza garrantzitsuetako bat izango da lana eta familia bateragarri egiteko, Gabonetako ludoteka bereziaren ordutegia handitu egin dela. Zerbitzuaren ordutegi berria 09:00etatik 13:30era izango da —orain arte, 10:00etatik 13:00etara eskaintzen zen—, eta 2026-2027ko ludotekara joaten diren haurrek lehentasuna izango dute.
2026-2027 ikasturteko eskaintza 2023 eta 2026 bitartean (familiarra), 2020 eta 2022 bitartean (txikiak) eta 2016 eta 2019 bitartean (nagusiak) jaiotako haurrei zuzenduta dago. Izena emateko epea irailaren 4tik 22ra izango da. 264 plaza eskaini, eta zozketa bidez esleituko dira. Antolakuntzak, Kultur Basaurik, aurreikusi du onartutakoen zerrenda irailaren 25ean argitaratuko dela.
Egun-kopuruaren arabera, prezioak 34,90 € eta 104,40 € bitartekoak izango dira. Balizko deskontuei dagokienez, honelaxe aplikatuko dira: LGStik beherako diru-sarrerak dituzten edo gizarte-laguntzak (DSBE, BGDS edo GLL) jasotzen dituzten familiei, % 75; 3 seme/alaba dituzten familia ugariei, % 25; 4 seme/alaba edo gehiago dituzten familia ugariei, % 40, eta familia-ludotekan bigarren neba/arreba dutenei, % 50.
Kultur Basaurik familiak animatzen ditu aisialdi hezitzailearen alorreko zerbitzu horretan parte hartzera. Zerbitzuaren helburua da haurren garapen pertsonala, soziala eta kulturala sustatzea eta haurren eta familien artean euskararen erabileraren normalizazioa bultzatzea. Basauriko Ludotekek ingurune segurua, goxoa eta dinamikoa eskaintzen dute, jolasa, sormena eta bizikidetza ardatz hartuta.
Informazio gehiago:
Basozelai Gizarte Etxea · 944666400 · basozelai@basauri.eus
Ibaigane Kultur Etxea 944666388 · ibaigane@basauri.eus
Kareaga Gizarte Etxea · 944666420 · kareaga@basauri.eus
Pozokoetxe Kultur Etxea · 944666395 · pozokoetxe@basauri.eus
San Migel Kultur Etxea · 944666398 · sanmigel@basauri.eus
Eskuorria deskargatu HEMEN
Informazio gehiago HEMEN