Skip to main content

Haur eta Gazteentzako Tailerrak: 'MARRAZKETA ETA ILUSTRAZIOA'

Data
Ekitaldi mota
Tailerra
Kokapen
Arizko Dorretxea
Publiko
Umeentzat
Antolatzailea
Kultur etxeak

Marrazketako, testuak ilustratzeko, ideietako edo ereduetako ariketa praktikoen bidez, hainbat teknika artistiko jarriko ditugu praktikan: arkatzez egindako marrazketa, argizariak, akuarela, zianotipia, collagea… Marrazketa-teknika guztiek hamaika aukera dituzte, eta tailerrean zehar aukera ugari aztertuko ditugu.

Ariketak egiten gozatzen dugun bitartean, sormena eta adierazpen-gaitasunak garatuko ditugu, eta, aldi berean, modu natural eta progresiboan barneratuko ditugu konposizioa, perspektiba, enkoadraketa, proportzioa eta antzeko kontzeptuak.

Talde-tailerra da, baina arreta pertsonalizatua da ikasle bakoitzarentzat, eta, beraz, ikasle guztiek beren erritmoan eta beren interes eta gaitasunen arabera garatzen dituzte gaitasunak.

Informazio gehiago HEMEN

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram