Skip to main content

Haur eta Gazteentzako Tailerrak: 'MUSIKA FAMILIA ARTEAN'

Data
Ekitaldi mota
Tailerra
Kokapen
Pozokoetxe Kultur Etxea
Publiko
Umeentzat
Antolatzailea
Kultur etxeak

Musika-hezkuntza goiztiarreko ikastaroa—haurrek nagusi batek lagunduta egon beharko dute (gurasoa edo tutorea)—. Musika funtsezko tresna da txikien garapen integralerako: hazkunde kognitiboa, emozionala, motorra eta soziala ahalbidetzen du, bizitzaren hastapeneko etapetatik bertatik. Gainera, jarduera familiartean garatzen denez, haurraren eta familiaren arteko lotura afektiboa indartzen da, jolas-ingurune batean.

Metodologia garatzerakoan, aintzat hartuko dugu familien parte-hartze aktiboa, saio guztietan, horrek umeei konfiantza handia ematen die-eta.

Garrantzitsua da argi izatea ikastaroaren helburua ez dela musika-heziketa teknikoa, baizik eta musika familian bizitzea eta, horren bidez, garapen goiztiarra bultzatzea gozamenetik, maitasunetik eta elkarrekintza positibotik. Jolasaren, ahotsaren, mugimenduaren eta kontaktuaren bitartez, espazio aberasgarri bat eskaintzen da, familiek haurtxoekin kalitatezko denbora partekatzeko eta musikak duen ahalmen hezitzaile, emozional eta soziala deskubritzeko.

Informazio gehiago HEMEN

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram