IRAKURKETA KLUB FAMILIARRA: AZALEKO IPUINAK · Izena emateko epea irailaren 14tik 28ra bitartean irekita egongo da
Familia irakurketa kluba
Zer da Azalerako ipuinak?
Familian irakurtzeko kluba da, non dinamizatzaileak era guztietako istorioak kontatzen dizkigun, haurtxoekin keinuak eta dantzak eginez jolasten garen bitartean. Euskal folklorea oso presente dago olerkietan eta abestietan.
Saio bakoitzaren amaieran, ipuin-liburuak dituzten poltsak banatutuko ditugu familia parte-hartzaileen artean. Horiek hilabeteko mailegua dute ipuinak etxean irakurtzeko, nork bere erritmoan eta nahi beste aldiz.
Jarduerak, gehienez, ikasturte bateko iraupena du.
Nori dago zuzendua?
6 eta 36 hilabete bitarteko haurrei. Pertsona heldu batekin (ama, aita, tutorea) parte hartu beharko dute. Haurrek 6 hilabete beteta izan beharko dituzte 2026ko urriaren 1erako.
Zein hizkuntzatan egiten da jarduera?
Euskara hutsean egiten da.
Non egiten da jarduera?
Basozelai Liburutegian.
Doakoa da?
Bai, plaza mugatuekin.
Noiz dira saioak?
Hilean behin, astelehenean, 2026ko urritik 2027ko maiatzera arte.
Jardueraren iraupena 30 minutu ingurukoa da.
Bi ordutegi daude: 17:00 eta 17:45
Nola eta noiz eman behar da izena?
Irakurketa-klub honetan parte hartuko duten familia guztiek aurrez izena eman beharko dute inprimaki baten bidez.
Aurrez izena ematea liburutegietan egin daiteke edo online gure webgunean.
Aurreinskripzioak: 2026ko irailaren 14tik 28ra
Informazio gehiago hemen