IRAKURKETA KLUB FAMILIARRA: LIBURUEN POLTSA · Izena emateko epea irailaren 14tik 28ra bitartean irekita egongo da
Familia irakurketa kluba
Zer da Liburuen poltsa?
Familian irakurtzeko kluba da, non dinamizatzaileak era guztietako istorioak, abestiak eta olerkiak kontatzen dizkigun. Gainera, ipuinetako batekin lotutako eskulan bat egiten dugu.
Saio bakoitzaren amaieran, ipuin-liburuak dituzten poltsak banatutuko ditugu familia parte-hartzaileen artean. Horiek hilabeteko mailegua dute ipuinak etxean irakurtzeko, nork bere erritmoan eta nahi beste aldiz.
Jarduerak, gehienez, hiru ikasturteko iraupena du.
Nori dago zuzendua?
3 eta 7 urte bitarteko haurrei. Liburutegian pertsona heldu batekin (ama, aita, tutorea) parte hartu beharko dute. Haurrek 3 urte beteta izan beharko dituzte 2025eko urriaren 1erako.
Zein hizkuntzatan egiten da jarduera?
Euskara hutsean egiten da.
Non egiten da jarduera?
San Miguel Liburutegian eta Ibaigane Haurren Liburutegian.
Doakoa da?
Bai, plaza mugatuekin
Noiz dira saioak?
Hilean ostegun batean, 2026ko urritik 2027ko maiatzera arte.
Jardueraren iraupena 50 minutu ingurukoa da.
Hiru ordutegi daude:
17:00 (San Migel Liburutegian bakarrik) 17:30 eta 18:30 (biak Ibaiganeko Haur Liburutegian).
Informazio gehiago hemen