Skip to main content

JAILLOWEEN FESTA 2026

Data
Ekitaldi mota
Antzerkia
Kokapen
Social Antzokia
Prezioa
2 € (aurretiko salmenta) // 3 € (festaren egunean)
Publiko
Gazteentzat
Antolatzailea
Social Antzokia

12-17 urte bitarteko gazteei zuzendua

Gorde ezazu urriaren 31ko arratsaldea, 19:00etatik 21:00etara, eta zatoz Basauriko Social Antzokira, gurekin Jailloween jaia ospatzera!

ZirtZart Basaurik gonbidatzen zaitu urriaren 31n Social Antzokian egingo dugun Jailloween jaian parte hartzera.

Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzu. Sarrera eskuratzeko, pasa zaitez Social Antzokitik (leihatilan edo online) edo erabilera askotako BBKren kutxazainetatik. Sarrerak 2 € balioko du urriaren 31 baino lehenago erosten baduzu, eta 3 € jaian bertan erosten baduzu.

Arratsaldea sorpresaz beterik egongo da, eta, eguna borobiltzeko, DJ bat ariko da giroa berotzen. Mozorro beldurgarriena jantzi, eta zatoz! Eta ez ahaztu: aurtengo gaia «Five Nights at Freddy's» izango da…

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram