MAZ BASAURI 2026: LA BIEN QUERIDA + FERNANDO ALFARO
La Bien Querida Ana Fernández-Villaverde bilbotarraren proiektua da. 2009an egin zuen debuta ‘Romancero’ diskoarekin. Ondoren beste 7 disko kaleratu ditu. Azkena, ‘LBQ’, iaz argitaratu zen. La Bien Queridarena udako jaialdi handietan ohikoa den izenetako bat da. MAZ Basauriren 2026ko edizioan egoteak 2020ko kontzertua, Covid krisiaren ondorioz, bertan behera uzteak sartuta utzi zigun arantza ateratzea suposatuko du.
Basauriko musika-zikloaren 14. edizio honetako beste izen handi bat Fernando Alfarorena izango da. Ibilbide luzeko Surfin’ Bichos eta Chucho bezalako taldeetako konpositore eta abeslariak iragarri duenez, datozen hilabeteetan ‘Convento Freak’ argitaratuko du, 2018tik ateratzen duen bakarkako lehen diskoa. Lan berriak bere ibilbidean “puntu eta aparte bat” suposatuko du, artistaren hitzetan, eta Fernando Vacas kordobarrak (Remedios Amaya, Estrella Morente, Rocío Márquez...) ekoitzi du. Vacas berak eta Dario Garridok, Alfaroren konfiantzazko musikariak, lagunduko diote Basaurin, "freak trio" bat osatuz, ‘Convento Freak’en abestiak lehen aldiz eta esklusiban aurkezteko. Bere ibilbideko beste klasiko batzuk entzuteko aukera ere izango da.
Informazio gehiago hemen
Erosi sarrerak hemen