Skip to main content

MAZ BASAURI 2026: RUFUS T. FIREFLY + MAIKA MAKOVSKI + REELER

Data
Ekitaldi mota
Kontzertua
Kokapen
Social Antzokia
Prezioa
12 € (aurretiko salmenta) // 15 € (kontzertuaren egunean)
Publiko
Denontzat
Antolatzailea
Social Antzokia

Rufus T. Fireflyk, Víctor Cabezuelo eta Julia Martín-Maestro buru dituen taldeak, 2025ean argitaratutako ‘Todas las cosas buenas’, bere estudioko seigarren diskoa, aurkeztuko du Social Antzokian. Aranjuezeko taldea izugarri hazi da 2018an, Sidonie lagunduz, MAZ Basauri bisitatu zuenetik. Rocka eta psikodelia abiapuntu dituen bere energia eta soinu sakonki sofistikatuak Rufus T. Firefly uneko proposamen berezienetako bat bihurtzen dute.

Talde madrildarrak Maika Makovskirekin partekatuko du protagonismoa ostiral gauean. Mallorcako artistak 20 urteko ibilbidea ospatuko du zuzeneko disko bikoitz baten argitalpenarekin. Lanak 2026ko martxoaren 4an Bartzelonako Palau de la Musican emandako kontzertua jasotzen du. Besteak beste, Christina Rosenvinge, Anni B Sweet, Howe Gelb, Nina (Morgan) eta Mikel Erentxun izan zituen lagun bertan. Diskoaren argitalpenarekin batera, 20. urteurreneko bira egingo du 20 hiritan, bere jatorrizko taldearekin: David Martínez (bateria), José Antonio Luque (baxua) eta Bobbi Relac (gitarra). Bira honekin Maikak bere ibilbidean zehar harrera egin dioten areto eta hirietara itzuli nahi izan du. MAZ Basauri 20 geralekuetako bat izango da.

Reeler taldea, 2025eko Rockein lehiaketaren sari nagusiaren irabazleak, izango dituzte lagun Rufus T. Firefly eta Maika Makovskik.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram