1.5.2. Tokiko Agenda 21 eta energia iraunkorrerako udal Plana
Tokiko Agenda 21. II. Ekintza Plana
Onespena: 2013ko otsailaren 28ko osoko bilkuran, aho batez.
Indarraldia: 2013 – 2020.
Xedea: zenbait alorretan garapen iraunkorraren bidean aurrera egiteko Udalak jorratu beharreko jarduerak biltzen ditu.
Jarraipena: bi urtean behin Planaren exekuzio-maila ebaluatu eta hari lotutako adierazleak kalkulatuko dira. Ebaluazioa Energia Iraunkorrerako Ekintza Planarenarekin batera egingo da. Lehenengoa 2015ean izango da.
Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana
Onespena: 2012ko azaroaren 19ko osoko bilkuran, aho batez.
Indarraldia: 2013 – 2020.
Xedea: berotegi-efektua duten gasen isurtzeak % 32,7ra gutxitzea Basaurin 2020rako, 2007ko datuak abiapuntutzat hartuta.
Jarraipena: bi urtean behin Planaren exekuzio-maila ebaluatu eta hari lotutako adierazleak kalkulatuko dira. Ebaluazioa Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planarenarekin batera egingo da. Lehenengo saioa 2015ean izango da.