1.5.3. Basauriko Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana
1. ANTOLAKUNTZARI, UDALBATZARI ETA PLANIFIKAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA
1.5. Plangintza, betetze maila eta ebaluazioa
ITA zenbakia
66
Orain arte moduan, euskararen erabileraren normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko, bidea eta tresnak emango dizkigun plana onartu du Udalbatzak aho batez: Erabilera plana. Plan honen helburu nagusia da, Basauriko Udalak eta bere erakunde autonomoek herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzea, eta hori lortzeko, euskararen erabilera, zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza modura areagotzea, eta langileen hizkuntza gaitasuna handitzea, zerbitzu hizkuntza modura erabiltzean proaktiboak izanik, ahoz eta idatziz.