Skip to main content

1.5.6. Basauriko Indarkeria Matxistaren kontrako II. Plana (2024-2027)

1. ANTOLAKUNTZARI, UDALBATZARI ETA PLANIFIKAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA
1.5. Plangintza, betetze maila eta ebaluazioa
ITA zenbakia
66
Fechas

Onespena: 2024ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran, aho batez. 

Indarraldia: 2024-2027

Xedea: indarkeria matxistaren aurka jarduteko esku-hartze estrategikoa planifikatzea, toki-administrazioaren eskumenetatik abiatuta, honako arlo hauetan jarduerak integratuz: prebentzioa, sentsibilizazioa eta kontzientzia harraraztea; arreta integrala, suspertzea eta ahalduntzea; salaketa publikoa, memoria eta erreparazioa. Eta, oraingo planean, lan-ildo berri bat jaso dugu, tokiko gobernuak bere eskumen arlo-guztietatik indarkeria matxistaren aurkako politika publikoan bultzatzeko duen konpromisoa jorratzeko.

Jarraipena: Berdintasun Atalak urteko jarraipen-txostenak egingo ditu, aurreikusitako urteko programa eragileetatik abiatuta eta ekintza bakoitzean definitutako elementu egiaztatzaileetatik ateratako informazioa bilduta. Jarraipen-sistema hori etengabeko ebaluazioa da, eta II. Plana egokitzen laguntzen du, finkatutako emaitzak lortzeko. Informazio eta ondorio horiek guztiak amaierako txostenean jasoko dira, eta Berdintasuneko Informazio Batzordean aurkeztuko da, horren berri izan dezaten eta, hala badagokio, onar dezaten. Era berean, Berdintasun Atalak bultzatuko du Berdintasun Kontseiluari eta egokitzat jotako beste egitura eta eragile batzuei informazio horren berri ematea.