Skip to main content

2024ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren matrikula

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Ekonomi Jardueren gaineko Zerga kudeatzeko arauak ezartzen zituen azaroaren 16ko 2010/120 Foru Dekretuan xedatutakoa betetzeko, honekin batera bidaltzen zaio Udal horri 2024 ko ekitaldiko Ekonomi Jardueren gaineko Zergari dagokion Matrikula (salbuetsita ez dauden eta udal kuotengatik agertzen diren subjektu pasiboak).

Ekonomi Jardueren gaineko Zergari dagokion 6/1989 Foru Dekretuari atxikiz eta 3/2015 Foru Arauan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdunek otsailaren azken 15 egun naturaletan Bizkaiko Lurralde Historikoko Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Matrikula aztertzeko sarbidea izango dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Interneteko orrian, bertan izaera pertsonaleko datuak behar bezala zaintzen direla ziurtatzeko identifikazio datu batzuk eskatuko direlarik.

Aipatutako Zergaren matrikulan, interesatuek, bidezkotzat jo izanez gero, birjarpen-errekurtsoa jarri ahal izango dute Zergadunaren Profilaren arabera Kudeatzeko Zerbitzu Ataleko buruan bertan, edo ekonomia-administraziozko erreklamazioa Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, bi errekurtsoak batera ezin aurkez daitezkeelarik. Bietarako hilabete bateko epea izango dute, erakustaldia amaitu eta hurrengo egunean hasita.