Skip to main content

2026ko Beldur Barik Lehiaketa martxan da!

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Beste urte batez, Beldur Barik Lehiaketa martxan jarri dugu, gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko eta berdintasuna, aniztasuna, errespetua, askatasuna eta harreman osasuntsuak sustatzeko helburuarekin. Bideoak bidaltzeko epea abenduaren 1a arte irekita dago.

Aurten ere, aurreko edizioetan bezala, Basauriko Beldur Barik Herri Topaketa egingo dugu. Topaketa hau gazteen parte-hartzea, sormena eta hausnarketa sustatzeko gunea izango da eta Beldur Barik programak defendatzen dituen balioen inguruan elkartzeko eta esperientziak partekatzeko aukera eskainiko du. Abenduaren 9an izango da Topaketa, 18:00etan Marienean.

Jarraian aurkituko dituzue 2026ko Beldur Barik Lehiaketaren oinarriak, baita parte hartzeko beharrezkoa den informazio guztia ere bai: parte-hartzaileen adin-kategoriak, aurkeztu beharreko lanen ezaugarriak eta baldintzak, lanak aurkezteko prozedura eta epeak, balorazio-irizpideak, herri-bozketaren sistema, sariak eta deialdiarekin lotutako gainerako alderdiak.

Animatzen zaituztegu oinarriak arretaz irakurtzera eta deialdian parte hartzera. Zuen sormenaren, ideien eta begiradaren bidez, harreman berdinzaleagoak eta indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat eraikitzen lagun dezakezue.

Animatu eta parte hartu 2026ko Beldur Barik Lehiaketan!

Irudia
Beldur Barik 2026
Fitxategi
Bases (pdf) (445.79 KB)
Fitxategi
Kartela (pdf) (169.81 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram