Skip to main content

5 udal etxebizitza besterentzea loteka, lehiaketa publikoaren bidez

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Basauriko Udalaren ebazpena, ondasun higiezinak saltzeko lehiaketa publikoa prozedura irekiaren bidez iragartzen duena.

Alkatetzaren 2024ko azaroaren 14ko 4301/2024 Dekretuaren bidez, 5 udal etxebizitza besterentzeko espedientea, balorazio-txosten teknikoak, lizitazio-tasa eta horiek besterentzeko baldintza-agiria onartu dira, lehiaketa publiko bidez, gutun-azal itxian eta        prozedura          irekian.

Lizitatzaileek baldintza-agirietan ezarritako eskaintza berdinak edo handiagoak aurkeztu beharko dituzte, eta proposamenak baloratzeko eta eskaintzarik onena zehazteko, ezarritako esleipen-irizpideak hartuko dira kontuan: eskainitako preziorik onena ( % 90) eta Basauriko udalerrian jabetzako etxebizitzarik ez izatea, inolako ehunekotan (% 10).

Prozedura hori Basauriko Udalaren jabetzakoakdiren eta kargarik, errentamendurik eta okupatzailerik ez duten higiezinen salmentari dagokio. Jarraian deskribatzen dira:

I. lotea

  • Hiri-finka: Piru Gainza, 5. zk., 1. eskuina, 3. trastelekua.

  • Erregistrokodatuak:

    • Basaurikofinka, 21362 zk. 

    • Basaurikofinka, 21356 zk.

  • Katastrokodatuak:

    • Etxebizitzaren zenbaki finkoa U0046575M. Katastroko azalera 54,88 m2.

    • Trastelekuaren zenbaki finkoa: N9520330H. Katastroko azalera 12,43 m2.

  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa: 2015/03/04 (5. gradua).

  • Kalifikazioenergetikoa: G.

  • Lizitazioaren gutxieneko prezioa (zergak kenduta): 85.500€.

  • Behin-behineko bermea: 2.565€.

II. lotea

  • Hiri-finka: Zuberoa, 1 zk., Behea, eskuina.

    • Erregistro datuak: Basauriko finka 18046/B.

    • Katastroko datuak: Etxebizitzaren zenbaki finkoa U0050232Y. Katastroko azalera 45,65 m2.

  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa: 2018/02/21 (zuzenduta).

  • Kalifikazioenergetikoa: G.

  • Lizitazioaren gutxieneko prezioa (zergak kenduta): 76.000€ .

  • Behin-behineko bermea: 2.280€.

III. lotea

  • Hiri-finka: Irati Ibaia, 1 zk., Behea, ezkerra.

    • Erregistro datuak: Basauriko finka, 18215 zk.

    • Katastroko datuak: Etxebizitzaren zenbaki finkoa: U0048359F. Katastroko azalera 48,34 m2.

  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa: 2018/06/04.

  • Kalifikazioenergetikoa: G.

  • Lizitazioaren gutxieneko prezioa (zergak kenduta): 71.250€.

  • Behin-behineko bermea: 2.138€.

IV. lotea

  • Hiri-finka: Agirre Lehendakaria 57, 4. ezkerrean.

    • Erregistro datuak: Basauriko finka 29926 zk.

    • Katastroko datuak: Etxebizitzaren zenbaki finkoa: U0042949A. Katastroko azalera 93,24 m2.

  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa: 2015/04/17 (zuzenduta).

  • Kalifikazioenergetikoa: G.

  • Lizitazioaren gutxieneko prezioa (zergak kenduta): 158.000€.

  • Behin-behineko bermea: 4.740€.

V. lotea

  • Hiri-finka: Teileria, 6. zk., Behea, ezkerra.

    • Erregistro datuak: Basauriko finka 17895 zk.

    • Katastroko datuak: Etxebizitzaren zenbaki finkoa U0050007G. Katastroko azalera 62,21 m2.

  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa: 2018/06/19 (4. eta5. graduak).

  • Kalifikazioenergetikoa: E.

  •  Lizitazioaren gutxieneko prezioa (zergak kenduta): 100.000€.

  • Behin-behineko bermea: 3.000€.

Lehiaketa arautzen duen baldintza-agiriaren

10. baldintzan xedatutakoaren arabera, interesdunek idatzizko eskaintzak aurkeztu ahal izango dituzte gutun-azal itxian. Eskaintzak laurogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskadiko kontratazio publikoaren plataforman argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Lizitazio-iragarkian adierazitako eguneko 14:00etan amaituko da epea. Hala ere, epe horren azken eguna larunbata bada edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte atzeratuko da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera, proposamenak elektronikoki aurkeztuko dira, pertsona juridikoentzako kontratatzailearen profilaren bidez, eta erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira Administrazioarekin elektronikoki harremanak izatera behartuta ez dauden pertsona fisikoei dagokienez, eskura edo posta ziurtatuaren bidez. Eskura aurkeztuz gero, 09:00etatik 14:00etara izango da, Basauriko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (Kareaga Goikoa 52). Bertan, aurkezpen-egunaren eta -orduaren egiaztagiria emango zaizu.

Dokumentazioa urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako beste erregistro batean aurkezten bada, edo posta ziurtatu bidez bidaltzen bada, posta-bulegoan bidalketaren ezarpen-data justifikatu beharko du, eta kontratazio-organoari jakinarazi beharko dio eskaintza egun berean bidali duela, helbide elektroniko honen bidez: bienes@basauri.eus.

Finkak bisitatu nahi dituztenek Ondare Sailarekin harremanetan jarri beharko dute 944.666.320 telefonoan, bienes@basauri.eus helbide elektronikoan edo udaletxeko Ondasun eta Ondare Sailaren bulegoetan (Kareaga Goikoa 52, Basauri). Era berean, sail horretan espedientean dauden agiriak kontsultatuahal izango dira.

Basauri, 2024ko azaroaren 21ean - Alkatea, Asier Iragorri Basaguren

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram