AA-08 Jarduketa Isolatuaren eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren (HAPB) hasierako onespena
Alegazioak aurkezteko epea: apirilaren 4ra arte.
Basauriko Alkateak, 2025.eko otsailaren 25eko 752/2025 zenbakiko Dekretuaren bidez, hasierako onarpena eman zion Basauriko JI 08 Jarduketa Isolatuaren eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari (HAPB). Dekretu horrek honako hau xedatzen du:
LEHENENGOA: ARTURO PONCE BILBAO JAUNAK (NAN: 3***** 4 J) aurkeztutako AA 08 Jarduketa Isolatuaren Hiri Antolamenduko Plan Berezia (HAPB) hasieran onartzea, aurkeztutako agiri teknikoari dagokionez. Hasierako onarpen hori ingurumen-txosten estrategikoaren ondoriozkoak baldintzatuko du.
BIGARRENA: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkari zabalduenetako batean argitaratuko den espedientea jendaurrean jartzeko epea irekitzea, azken iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 20 eguneko epean, eta udal honetako iragarki-taulan, interesdun orok espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.
Espedientea interesdunen eskura egongo da Udal honen egoitza elektronikoan.
HIRUGARRENA: Ebazpen honen edukia interesdunei jakinaraztea.