Skip to main content

Aldaketarako alternatibak eraikitzen

Aldaketarako alternatibak eraikitzen

construyendo_kanpaina

“Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txiki eginez, mundua alda dezakete”.  Eduardo Galeano

Mugarik Gabe erakundetik Basauriko udaletxe eta Marienea Basauriko emakumeen etxearen laguntzarekin otsaila eta ekaina tartean egingo den "Aldaketarako alternatibak eraikitzen"  formakuntza  kurtsora gonbidatu nahi zaituztegu (hilero bi saio).

Lekua: Marienea

Dohainik

Hilero bi saio egingo dira ostegunetan goizeko ordutegian (11:00 - 14:00) eta lationamerika. Espainiar estatu eta Euskal Herriko pertsona adituen esku egongo dira dinamizatuta.

Parte hartzen duten pertsonei 30 orduko formazioa bete dutela egiaztagiri diploma bat emango zaie.

Kurtsoan parte hartu nahi baduzue hurrengo enlazera sartu eta fitxa bete:

https://docs.google.com/forms/d/1Cj8Vz762_sgmetw3amOT47bAxTr5bk79sXqBAf8y1Hw/viewform

Informazio gehiagorako: http://www.mugarikgabe.org/

Otsaila:
•    Gizarte jasangarri, bidezko eta zuzenago bat lortzeko aukerak. kapitalismoaren aurrean desazkundea aukera bat lez, Carlos Taibo (Otsailak 13)
•    Nazioarteko elkartasuna hurreratzea. Juan Hernandez Zubizarreta (Otsailak 27)
Martxoa:
•    Latinoamerikako mugimendu indigena: Eskubideak, aldarrikapenak eta aukerak. Jesús González (Martxoak 6)
•    Enpresa transnazionalen aurrean herri indigenen erresistentzia estrategiak, Kolonbia eta Guatemalako kasuen aurkezpenak, Aida Suarez eta Aurora Lolita Chávez (Martxoak 20)
Apirila:
•    Berdintasunaren irudikeria apurtzen eta feminismotik aukerak ezagutzen. María Viadero (Apirilak 3)
•    Hegoaldeko emakumeen garapen eta ahalduntze esperientzia bat. Xochilt Acalt , Nicaragua (Apirilak 10)
Maiatza:
•    Gaur egungo ereduaren aurrean, ekonomia feminista ezinbesteko aukera bat . Yolanda Jubeto (Maiatzak 8)
•    Kontsumo kontziente eta arduratsua aukera bat lez. Maite Ezquerro (Maiatzak 22)
Ekaina:
•    Amaiera eta ebaluaketa

Ypkerendan antzerki taldeak prestatutako "Donde no hay mata no hay patata" elikadura burujabetza jorratzen duen  antzerki foroa  izango dugu ere.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram