Skip to main content

"Basauri Open Rubik" txapelketaren hamazazpigarren edizioa

Azaroaren 7an eta 8an Basozelai Gizarte Etxean.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

“Basauri Open Rubik” txapelketaren hamazazpigarren edizioa, Basozelai Gizarte Etxean, 2026ko azaroaren 7an eta 8an

Basauriko Basozelai Gizarte Etxeak, aurten ere, Rubik kuboa maite duten gazteak hartuko ditu, Nazioarteko Rubik Federazioak araututako txapelketa ofizialaren baitan. ZirtZart-ek (Basauriko Udalaren Gazte Zerbitzuak) antolatu du lehiaketa, Rubik Kuboaren Euskal Elkartearen laguntzarekin. Ekitaldia azaroaren 7an (larunbata) hasi, eta azaroaren 8an (igandea) amaituko da.

Parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du, aldez aurretik, Kuboaren Nazioarteko Elkartearen webgunean. Apuntatzeko epea irailaren 21ean (astelehena) hasiko da, 20:00etan. Izen-ematea 12 € izango da, eta plaza-kopuru mugatua egongo da; hartara, tokiak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Plaza guztiak betetzen ez badira, egunean bertan eman ahal izango da izena, aurrez aurre, txapelketa hasi aurretik.

Ikus-entzuleei dagokienez, sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Open-aren ordutegiak:

  • Larunbatean, 09:00etatik 20:00etara

  • Igandean, 09:00etatik 19:00etara

Inskripzioak, hemen: https://www.worldcubeassociation.org/competitions/BasauriOpen2026

Informazio gehiago, berriz, hemen:

Basauriko Udala – ZirtZart Basauri, Gazte Informazio Bulegoa

Tel.: 944 666 430 / 634 984 615

zirtzart@basauri.eus

http://zirtzart.basauri.eus/

Irudia
Open Rubik 2026
Fitxategi
Kartela (pdf) (110.58 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram