Skip to main content

Basauriko Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana: jendaurrean jartzeko bigarren epea

2024ko abenduaren 13tik 2025eko otsailaren 18ra (biak barne).

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Basauriko Udalbatzak, 2024ko ekainaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Basauriko Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planari (HMJP), LEBER Planificación e Ingeniería, S.A. enpresak aurkeztutako dokumentuarekin bat. Era berean, espedientea berrogeita bost egunez jendaurrean jartzea adostu zuen Udalbatzak.

Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana jendaurrean egon da 2024ko uztailaren 16tik irailaren 19ra; batetik, udal webgunean, eta, bestetik, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean jarritako iragarki bitartez.

Udalbatzaren 2024ko ekainaren 27ko erabakia betetzeko, eta bermatzeko herritarrek erabakiak hartzeko prozesuetan benetan parte hartzen dutela eta alegazioak eta oharrak egiteko garrantzitsutzat jotzen den informazio osoa badutela, beharrezkoa da honako hau:

  • Espedientea jendaurrean jartzea bigarren epe batez, berrogeita bost egunez, bai udal webgunean, bai Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta iragarkia argitaratuta.

Jendaurreko epea zenbatuko da iragarki hori aipatutako iragarkia adierazitako aldizkari ofizialean argitaratzen den datatik aurrera.

Aldi horretan zehar, espedientea eskuragarri egongo da bai Basauriko Udalaren webgunean
(https://www.basauri.eus), bai udaletxeko hirugarren solairuan (Kareaga Goikoa, z.g.), interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak, alegazioak edo iradokizunak egin ahal izateko.

Basaurin, 2024ko azaroaren 27an.—Alkatea, Asier Iragorri Basaguren