Basauriko Irisgarritasun Planaren Eguneratzeari hasierako onespena ematea
Alegazioak aurkezteko epea: 30 egun, BAOn argitaratzen denetik aurrera.
Basauriko (Bizkaia) Elizate Prestuko Udalbatzak, 2024.eko ekainaren 27an egindako ohiko bilkuran honako hau erabaki zuen:
LEHENA. «I-Ingenia» enpresak idatzitako Basauriko Irisgarritasun Planaren Eguneratzeari hasierako onespena ematea.
BIGARRENA. Jendaurrean jartzea Basauriko Irisgarritasun Planaren Eguneratzea, eta hasierako onespenaren erabakia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta lurraldean gehien irakurtzen diren egunkarietako batean argitaratzea, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko 30 eguneko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Era berean, espedientea interesdunen eskura egongo da Udal honen egoitza elektronikoan [helbidea: https://www.basauri.net].
HIRUGARRENA. Basauriko Irisgarritasun Planaren eguneratze hori behin betiko onetsitzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan barik, baldin eta, jendaurrean jartzeko epean alegaziorik aurkezten ez bada.