Basauriko Udal Euskaltegiaren diru-laguntzak 2025-2026 ikasturterako
Eskabideak aurkezteko epea: otsailaren 19ra arte.
1. Diru-laguntzaren helburua
Ebazpen honen bidez 2025/2026 ikasturteko Udal Euskaltegiko ikasleek euskara ikasteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da.
Deialdi honetako dirulaguntzak Basauriko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren arabera arautuko dira 150zk.ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua 2024ko abuztuaren 6an, non ezartzen baitira Basauriko Udalak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten diru-laguntzak emateko prozeduraren oinarri arautzaile orokorrak, baita Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoan ere.
2. Onuradunak
Basaurin erroldatutako Udal Euskaltegiko ikasleak. Era berean, Galdakaon erroldatutakoak, beti ere errolda agiria aurkezten badute eta Galdakaoko Udal Euskaltegiak Basauriko ikasleei ematen dien proportzio berean eta gehienez Basaurikoak ematen duen neurrian.
Informazio gehiago erantsitako fitxategian