Basaurin matxismoari planto! Azaroko egitaraua
Basauriko Udalaren Berdintasun Atalak zenbait jarduera antolatu ditu A25 Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunaren kariaz.
Egitaraua azaroaren 4an hasiko da, «Zinemakumeak gara!» ekimenaren beste edizio batekin, zeina Sozial Antzokira itzuliko baita, Yo no moriré de amor filmarekin.
Aurrerago, azaroaren 10ean, Carolina Zuluaga artistaren Travesía erakusketaren aurkezpena eta bisita gidatua izango da. Zabalik egongo da hilabete osoan zehar.
Musikarako tartea ere egongo da. Izan ere, Rockein eta MAZ Basauri jaialdiekin lankidetzan, azaroaren 12an, 18:30etik 20:30era, Lova Loisek eta Afrika Bibangek hitzaldia eskainiko dute, musika-industrian dabiltzan emakumeei buruz. Eta, azaroaren 19an, Leire Palacios kazetaru basauriarrak fake newsei buruzko topaketa zuzenduko du, begirada kolektibo kritikoa sustatzeko eta sare sozialak modu arduratsu eta enpatikoan erabiltzea bultzatzeko.
Sentsibilizazioa eta indarkeria matxista prebenitzea ere protagonista izango dira, «Behin eta berriro» bizipenaren bitartez: 16 urtetik gorakoei zuzendutako bizipena, aukera ematen duena eguneroko bizimoduaren egoera desberdinetan zeharreko ibilbideak egin eta, bertan, indarkeria matxistaren zenbait egoera antzemateko. Aurten, zortzi bisita gidatu antolatu dira, euskaraz eta gaztelaniaz, azaroaren 18 eta 26a bitartean, goizez eta arratsaldez. Jarduera doakoa da, eta hauexek dira hitzorduak:
Azaroak 18: 18:00etan, euskaraz, eta, 18:30ean, gaztelaniaz.
Azaroak 23: 11:00etan, euskaraz, eta, 11:30ean, gaztelaniaz.
Azaroak 24: 18:00etan, euskaraz, eta, 18:30ean, gaztelaniaz.
Azaroak 26: 18:00etan, euskaraz, eta, 18:30ean, gaztelaniaz.
Gainera, azaroaren 21ean, Basauriko Berdintasun Kontseiluak azaroaren 25aren harira antolatutako ekitaldia izango da (12:00etan A25 plazan), eta herritar guztiei bertaratzeko deia egiten zaie.
Programazioa borobiltzeko, abenduaren 9an, 18:00etan, Beldur Barik tokiko txapelketaren sariak banatuko dituzte.
