Bidebi Basauri SL bitarteko propio pertsonifikatu izendatzea
Alegazioak aurkezteko epea: azaroaren 27ra arte.
Basauriko Udalaren asmoa da BIDEBI BASAURI SOCIEDAD LIMITADA merkataritza-sozietatea Udal honetako bitarteko propio izendatzea, obren, horniduren, zerbitzuen, obra-emakidako eta zerbitzuen emakidako kontratuen berezko prestazioak zuzenean egin ahal izateko, eskatzen zaizkionean.
Udalbatzaren Osoko Bilkurak, 2025eko irailaren 25ean egindako bileran, onartu zuen erakunde hori bitarteko propio izendatzea, eta, ondoren, erakundea bitarteko propio izendatzeari buruzko
justifikazio-memoria eta erakundearen estatutuak aldatzeko proposamena jendaurrean jarri dira, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Epe horretan, edozein interesdunek aztertu ahal izango ditu udal-bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak egiteko. Era Berean, interesdunen eskura egongo dira Udal honen egoitza elektronikoan.