Eguneko arreta zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena
Alegazioak aurkezteko epea: urriaren 20tik azaroaren 30era.
Basauriko Udalaren Udalbatzak, 2026ko irailaren 24a egindako ohiko osoko bilkuran, behin-behineko onespena eman zien honako ordenantza fiskala eta prezio publiko aldatzea:
— Eguneko arreta zerbitzua emateagatiko Tasa arautzen duen zerga Ordenantzaren hasierako onespena ematea, Gizarte Ekintza Arloak eskatuta.
Erabaki hau jendaurreko jartzen da, interesaturik leudekeenak espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazio eta alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hogeita hamar laneguneko epean. Horrela aurreikusten du Toki Ogasunak arautzen dituen azaroaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 16. artikuluak, eta Toki Erregimena arautzen duen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluak.
Adierazitako epea igarotakoan, Udalbatzak aurkeztutako erreklamazioak edo iradokizunak aztertu, eta dagozkion behin betiko erabakiak hartuko ditu. Adierazitako epe horretan ez balitz erreklamaziorik aurkeztuko, ordura arte behin-behinekoa litzatekeen erabakia behin betiko bihurtuko da.