Skip to main content

Eguneko arretarako eta etxebizitza komunitariorako zerbitzuak ezartzea eta ematea onartzea

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Udalak, 2025eko irailaren 25eko ohiko bilkuran, besteak beste, Erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa: Ezestea Elkarrekin Basauri Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo, Basauriko Aliantza Berdea erakundeek eta Basauriko Asanblada Feministak eta Emakume Zahar Feministen Taldeak eguneko arretarako eta etxebizitza komunitariorako zerbitzuak ezartzeko memoriari aurkeztutako alegazioak, Zerbitzu Teknikoen 2025eko irailaren 17ko txostenean adierazitako arrazoiengatik.

Bigarrena: Udalak eguneko arretarako eta etxebizitza komunitariorako ematen dituen zerbitzuen justifikazio-memoria onartzea.

Hirugarrena: Udalak lehia askeko erregimenean eguneko arretako eta etxebizitza komunitarioko zerbitzuak ezartzea eta ematea onartzea, justifikazio-memoriaren eta onartutako erregelamenduen edukiarekin bat etorriz.

Laugarrena: Ezarritako zerbitzuak zeharkako kudeaketaren bidez eman daitezela xedatzea.

Bosgarrena: Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, dagozkien errekurtsoak adierazita.

Seigarrena: Erabaki hau Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram