Skip to main content

Elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko hizkuntza irizpideak

Argitalpen data
Edukiaren kategoriak
Criterios linguisticos

«BASAURIKO ELKARTEETAN EUSKARAZ»

Basauriko Udala 2014an hasi zen Herriko elkarteekin lanean “Erdu euskereagaz” proiektuari lotutako “Basauriko elkarteetan euskaraz” egitasmoan. Ildo horretan, Euskara Zerbitzuak aukera ezin hobea ikusi zuen Basauriko elkarteekin eta klubekin batera aritzeko, herrian egiten duten lan bikainean euskararen erabilera areagotzeko.

Elkarteetan giza harremanak sendotu egiten dira, helburu, zaletasun edo interes bera duten pertsonek elkarrekin jarduten dutelako eta guztiak batera helburu horiek lortzen ahalegintzen direlako. Eta, elkarrekin jarduteko gune horretan, euskarak ere badu lekurik.

Horregatik sortu dugu “ELKARTEETAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO HIZKUNTZA IRIZPIDEAK“ gida: euskara eguneroko edozein arlotan sartzeko aukera dago eta euskarak elkarteetan ere badu lekua. Gidak euskaraz idazteko oinarrizko azalpenak ematen ditu, ahozko komunikaziorako gomendioak telefonoz arreta emateko, edota idatzitazko komunikaziorako gomendioak argitalpenentzako, egitarauentzako…

Euskaraz bizi ahal dugu!