Etxe Maitia Erakunde Autonomoaren barne Araudiaren aldaketa puntualaren hasierako onespena
Alegazioak aurkezteko epea: urriaren 15etik azaroaren 25era.
Kontuan hartuta Etxe Maitia erakunde autonomoaren Kontseilu Errektoreak 2026ko uztailaren 29an hartutako Erabakia, aldaketa horri hasierako onarpena ematen diona, eta Gizarte Politikako Informazio Batzordeak eman duela erabaki-proposamenaren irizpena, Udalbatzak, 2026ko irailaren 24an egindako ohiko Osoko Bilkuran, honako hau
Erabaki zuen aho batez:
Lehenengoa: Hasierako onespena ematea autonomia pertsonalarako Komunitate eta Egoitza Laguntzarako Udal Zentroa («Etxe Maitia») erakunde autonomoaren Barne Araudiaren aldaketa puntualari; erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, erabiltzaileen parte-hartze kolektiborako organoak aurreikusteko.
Bigarrena: Barne Araudiaren aldaketa puntualari buruzko hasierako erabaki hau jendaurrean jartzea eta interesdunei entzunaldia ematea, hogeita hamar eguneko epean, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko, Toki Araubideari buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. Artikuluaren arabera; epearen barruan aurkeztutako erreklamazio eta iradokizun guztiak ebaztea eta Udalbatzak behin betiko onartzea.
Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ez bada, ulertuko da behin betikoa dela ordura arte behin-behinekoa zen erabakia, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da onartutako aldaketaren testu osoa.