Gizarte Etxeen eta Kultur Instalazioen funtzionamendua arautzeko erregelamendu aldaketaren behin behineko onarpena
Alegazioak aurkezteko epea: ekainaren 18tik uztailaren 30era.
Basauriko Udal Kultur Etxea Erakunde Autonomoaren Kultur Etxeen, Gizarte Etxeen eta Kultur Instalazioen funtzionamendua arautzeko erregelamendu aldaketaren behin behineko onarpena.
Basauriko Udalbatzak, 2025eko maiatzaren 29an egindako ohiko bilkuran, beste zenbait erabakiekin batera, hurrengo honi onespena eman zion:
-
Basauriko Udal Kultur Etxea Erakunde Autonomoaren kultura-instalazioen funtzionamendua arautzen duen erregelamenduaren aldaketa behin-behinean onartzea.
Erabaki hau jendaurrera eramango da, interesaturik leudekeenak espedientea aztertu eta egokitzat jo dezakeen erreklamazio edo alegazioak aurkez ditzan, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo egunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, Toki Araubideak arautzen duen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. Artikuluaren arabera.
Adierazitako epea betetakoan, Udalbatzak aurkeztutako erreklamazioak edo iradokizunak aztertu eta beharrezko liratekeen behin betiko erabakiak hartuko ditu. Adierazitako epe barruan erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, ordurarte behin-behineko erabaki hau, behin betikoa bilakatuko litzateke.