Skip to main content

"Haritik Harira": gazteentzako hausnarketa eta topagune berri bat

Aurrez izena emateko epea: abenduaren 1etik urtarrilaren 15era.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

ZirtZart Basaurik martxan jarriko du "Haritik Harira", 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako hausnarketa partekaturako gune berria. Ekimenaren helburua da elkargune bat sortzea, bertan gazteek hitz egin, esperientziak partekatu eta euren errealitatearen zein kezken inguruko gaiak modu kolektiboan azter ditzaten.

Programa esperientzia pilotu gisa garatuko da, eta ordu eta erdiko bost saio presentzial izango ditu. Saioak urtarriletik maiatzera bitartean egingo dira, hilean behin.

Dinamizazioa kultura-interesak dituzten gazteen eta psikologiako profesional baten esku egongo da, elkarrizketa, hausnarketa eta parte-hartze aktiboa sustatzeko ikuspegi osagarriak uztartuz.

Saio bakoitza kultura-proposamen ezberdinetatik abiatuko da, hala nola liburuak, filmak, dokumentalak, telesailak edo ikus-entzunezko edukietatik. Horiek abiapuntu izango dira gazteen intereseko gaiak lantzeko: osasun mentala, emozioen kudeaketa, harreman pertsonalak, identitatea, aniztasuna, zaintzak, bizi-proiektuak edo egungo gizarte-erronkak, besteak beste.

Edukien azterketaz haratago,"Haritik Harira" espazio seguru, hurbila eta parte-hartzailea izan nahi du, pentsamendu kritikoa, entzute aktiboa eta parte-hartzaileen arteko loturak sustatzeko.

Aurretiko izen- abenduaren 1etik urtarrilaren 15era egin ahal izango da, bai Gazteria Zerbitzuaren webgunearen bidez, bai aurrez aurre Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia kalea 3).

Plaza kopurua mugatua izango da. Esleipen-prozesuan lehentasuna izango dute ZirtZart Bazkide Txartela duten pertsonek. Gainera, izen-ematea formalizatzeko 10 euroko fidantza ezarriko da, eta programatutako saioen gutxienez  % 75era joaten diren pertsonei itzuliko zaie.

Parte-hartzea errazteko eta taldearen beharretara egokitzeko, izena emateko epea amaitu ondoren zehaztuko dira saioen behin betiko egutegia eta ordutegia, parte-hartzaileekin adostuta.

Antolatzaileen arabera, garrantzitsua da gazteek euren kezkak adierazi, ikuspegiak partekatu eta egunerokoan eragiten dieten gaien inguruan hausnarketa kolektiboak eraikitzeko espazioak sortzea.

"Haritik Harira", azken batean, geldialdia egin, pentsatu, partekatu eta gazte gisa nahiz gizarte gisa hausnartzera gonbidatzen gaituzten gaien hariari tiratzeko gunea izango da.

Irudia
Haritik Harira 2026
Fitxategi
Kartela (pdf) (897.71 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram