Skip to main content

Haurrei zuzendutako Txotxongiloak sortzeko tailer berrian izena emateko epea irekia

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Zure eskuek istorioak sortzen dituzte

  • Izena emateko epea urriaren 6tik 21era egongo da zabalik

  • Tailerra astelehenetan egingo dute, 18:00etatik 19:30etara, Taberna Nagusian (San Migel), urriaren 26tik azaroaren 30era, guztira 6 saio

6 eta 10 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako sormen eta eskulan ikastaro praktikoa da. Tailer honen helburua haurrak txotxongiloen munduan murgiltzea da, "Erreka Mari" txotxongilo antzezlana ardatz hartuta.

Saioetan zehar parte-hartzaileek euren hagaxka-txotxongiloak hutsetik eraikitzen ikasiko dute. Istorioko pertsonaiak (Erreka Mari lamia, Martin artzaina eta herritarrak) berpiztuko dituzte hainbat material erabiliz: egurrezko makilak, kortxozko bolak, oihalak, artilea,... Gainera, jasangarritasuna sustatzeko, beren etxeetan aurki ditzaketen material berrerabilgarriak erabiliko dituzte sormen prozesuan.

Tailerraren metodologia aktiboa, ludikoa eta parte-hartzailea izango da, 6 urtetik gorako neska-mutikoen gaitasunetara guztiz egokitua. Dinamizatzailea gidari gisa arituko da, umeak euren sormen-prozesuaren protagonista nagusiak izan daitezen utziz. 

Tailerraren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Sormenaren garapena

  • Irudimenaren sustapena

  • Psikomotrizitate finaren estimulazioa

  • Hagaxka-txotxongiloen oinarrizko ikaskuntza teknikoa

Eskulanetatik harago, tailerrak balioetan oinarritutako hezkuntza bultzatzen du. Erreka Mariren istorioaren bidez, umeek bi mezua nagusi bereganatuko dituzte: 

  • ingurumenaren zaintza (gure ibaiak garbi mantentzearen garrantzia) eta

  • aniztasunari errespetua (jazarpenaren aurkako jarrera). Azken saioan, haurrek talde-lana sustatuko dute, euren txotxongiloekin antzezlan labur bat sortuz. 

Erreka Mari ikuskizuna

Ikastaroa hasi baino lehen, urriaren 19an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan, Erreka Mari txotxongilo ikuskizuna eskainiko da euskaraz.   Emanaldia doakoa eta  irekia izango da, aretoa bete arte.

Plaza-kopurua mugatua da, eta, eskaera-kopuruak eskaintza gainditzen badu, zozketa egingo dugu.

Informazio gehiago eta izen-ematea

Irudia
Taller de marionetas 2026
Fitxategi
Liburuxka (pdf) (161.73 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram