Skip to main content

HAZen funtzionamendua arautzen duen Ordenantzaren aldaketa puntualaren behin-behineko onarpena

Alegazioak aurkezteko epea: apirilaren 29ra arte.

Argitalpen data
Amaiera data

Basauriko Udalaren Osoko Bilkurak, 2023ko otsailaren 29an egindako ohiko batzarrean, honako hau erabaki zuen:

  1. Hasierako onarpena ematea HAZen funtzionamendua arautzen duen indarreko Ordenantzaren 9. artikuluaren aldaketari, hau da, zazpigarren puntua indargabetzeari buruzkoa.

  2. Erabakia jendaurrean jartzea, hogeita hamar eguneko epean. Horretarako, dagokion iragarkia txertatuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialan, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak edo iradokizunak egin ahal izan ditzaten.

  3. Epe hori igarota, Udalbatzak aurkeztutakoak ebatziko ditu, eta bidezkoak diren behin betiko erabakiak hartuko ditu. Epe horren barruan inork ez badu erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten, ordura arte behin-behinekoa zen erabakia behin betiko onetsiko da.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram