Skip to main content

III. argazki lehiaketa mikologikoaren erakusketa. Pozokoetxe Kultur Etxea

Azaroaren 2tik 27ra.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Pozokoetxe Kultur Etxeak 2026ko Basauriko Argazki Lehiaketa Mikologikoan hautatutako lanez osatutako erakusketa hartuko du, azaroaren 2tik 27ra. Basauriko Perretxiko eta Natur Zientzien Elkarteak antolatutako ekimena da aipatutako argazki-lehiaketa.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnei zuzendutako lehiaketa horren gai nagusia mikologia da. Argazkigintzaren bidez onddoen dibertsitatea balioan jarri nahi dute, baita natura elementu horiei begirada artistikoa eskaini ere.

Pozokoetxeko erakusketari esker, lehiaketara aurkeztutako lanen aukeraketa bat ezagutzeko eta argazkigintzaren ikuspegitik mikologiaren mundura hurbiltzeko aukera izango dute herritarrek.

Irudia
III concurso fotográfico micológico
Fitxategi
Kartela (pdf) (1.98 MB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram