Izozkiak saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko deialdia
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 15etik 30era izango da.
Basauriko udalerrian kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren 9. artikuluak xedatutakoaren arabera, izozkiak saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da 2025eko apirilaren 15etik 30era bitartean.
Aurreikusitako postuak baino eskabide gehiago aurkeztekotan, esleipena zozketa bidez egingo da.
Izena ematea bertara etorrita: Udaletxeko beheko solairuko HAZren bulegoetan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua, Kareaga goikoa, 52), aurretik hitzordua eskatuta: https://sede.basauri.eus/index.php/eu/aurretiko-hitzordua
Kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren 21. eta 22. Artikuluetan xedatutakoaren arabera eskabideetan jaso beharrekoa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:
Eskabideak:
Baimenak emateko, interesdunek aurretiaz Alkatetza-Lehendakaritzari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute eta, bertan, honako hauek jasoko dituzte:
-
Eskatzailearen izen-abizenak edota, hala badagokio, izen soziala.
-
NANa edo IFZa.
-
Helbidea.
-
Instalazioen eta salgaien deskripzioa.
-
Pertsona juridikoen kasuan, gainera, baimena erabiliko duen langilearen edo erakundeko kidearen izena, helbidea eta NANa adierazi beharko da.
-
Tokia, data eta kokapen ordutegia.
-
Instalazioak zenbat metro hartuko dituen.
Eskatzaileak baimendutako ordezko bat izendatu ahal izango du, kaleko salmentan jardun ahal izango duena titularraren baldintza berdinekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Aipatutako eskabideaz gain, eskatzaileak honako agiri hauek ere aurkeztu behar ditu:
-
NANaren, Atzerritarren Nortasun Txartelaren edo, hala badagokio, IFZren fotokopia.
-
Ekonomia Jardueren gaineko Zergako alta.
-
Gizarte Segurantzaren alta eta kotizazioa ordaindu izanaren azken ordainagiria.
-
Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eraketa-agiria, Merkataritzako Erregistroan behar bezala inskribatutakoa. Era berean, ordezkaritza egiaztatu beharko da zuzenbidean egoki den eta sinesgarritasunez jasota geratuko den edozein baliabide erabilita, edota eskatzaileak berak agerrraldia eginda.
-
Jardueran langilerik edukiz gero, lan-harremana frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.
-
Jardueran titularraren izenean jarduteko baimena duten pertsonen nortasuna egiaztatzen duten agiriak; pertsona horiek postuen titularrek kaleko salmentarako dituzten betekizun berdin-berdinak izango dituzte.
-
Elikagaiei dagokienez, janari-maneatzailearen txartela eta, eskainitako produktuaren arabera, eskatu daitezkeen baimen guztiak.
-
Jardungo den instalazioetan hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko derrigorrezko erantzukizun zibileko asegurua sinatuta izatea egiaztatzen duen dokumentazioa eta bere ordainagiria.