Katastro-balioen berrikusketa

Katastro-balioa berrikusteko prozeduraren bidez, Administrazioak aldian-aldian katastro-balioa lehendik esleituta eduki duten ondasun higiezinen katastro-balioa eguneratzen du.
Katastro-balioa higiezinen balio fiskal bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak modu objektiboan zehaztuko du, Higiezinen Foru Katastroan jasota dauden datuak oinarri hartuta.
Batez ere, zerga batzuen zerga-oinarria kalkulatzeko erabiltzen da, bereziki ondasun higiezinen gaineko zergarena. Katastro-balioa ondasun higiezin bakoitzerako zehazten da, kontuan hartuta ondasun higiezin bakoitzaren ezaugarriak (azalera, produkziorako gaitasuna, erabilera, eraikuntzaren antzinatasuna, ondasun higiezinaren kategoria, etab.) eta udalerrian duen kokapena.
Katastro-balioa zenbait udal zerga eta tasa kalkulatzeko oinarria da, eta horien artean Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) nabarmentzen da.
Katastro-balio berria 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean; beraz, zerga horren gaineko eraginak egun horretatik aurrera izango ditu ondorioak. Irailetik aurrera, titular bakoitzari bere ondasun higiezinen katastro-balio berriak jakinaraziko zaizkio.
Irailetik abendura, titular bakoitzari jakinaraziko zaio zein diren bere higiezinen katastro-balio berriak.
Zalantzarik baduzu?
Edozein argibide behar izanez gero, honako arreta-modu hauetako bat hauta dezakezu:
• DIGITALA:
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN Egoitza elektronikoko Nire izapideak/Nire espedienteak atalean, katastroko balio berrien dituen espedientea eskuratu ahal izango duzu.
Beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako bide bat izatea.
Basauriko ondasun higiezinen kasuan, errekurtsoa jartzea beharrezkoa dela uste baduzu, tramitazio elektronikoa udalaren egoitza elektronikoaren bidez egingo da (Egoitza elektronikoa).
• TELEFONO BIDEZKO INFORMAZIOIA
Zure ondasun higiezina Basaurin badago: 94 466 63 59, astelehenetik ostegunera, 8:30etik 18:30etara eta ostiraletan. 8:30etik 15:30etara
• AURREZREKOA
Arreta eta informazio pertsonalizatua Basauriko Udalean, Herritarren Arretarako Departamentuan (HAZ SAC), astelehenetik ostegunera, 8:30etik 18:30etara eta ostiraletan. 8:30etik 15:30etara. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.