Kultur Basaurik izena emateko epea ireki du joskintza-tailer berrirako
Izena emateko epea: urriaren 1etik 20ra.
Kultur Basaurik izena emateko epea ireki du jantziak konpontzera eta eraldatzera bideratutako joskintza-tailer berrirako
Izena emateko epea urriaren 1etik 20ra egongo da zabalik.
Tailerra astelehenetan egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, Arizko Dorretxean.
Kultur Basaurik urriaren 1etik 20ra izango du zabalik «Jantzien konponketa eta eraldaketa» tailerrean izena emateko epea. Joskintza-proposamen berri hori 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta Arizko Dorretxean egingo dute.
Tailerra praktikoa izango da. Parte-hartzaile bakoitzak etxean dituen jantziak eraman ahal izango ditu, horiek konpontzen, egokitzen edo eraldatzen ikasteko eta arropari bizitza berri bat emateko. Horrela, hainbat lan egin ahal izango dituzte, hala nola konponketa txikiak, doikuntzak, edo gauza batengatik ala bestearengatik dagoeneko erabiltzen ez diren jantziei itxura berriagoa emateko aldaketak.
Proposamena ez da jantziak konpontzera mugatuko: parte-hartzaileek etxean dituzten oihalak edo bestelako jantziak ere eraman ahal izango dituzte, eta horiek abiapuntu gisa erabili pieza berriak edo produktu txikiak sortzeko. Planteamendu horri esker, nork bere interes, ezagutza eta eskura dituen materialetara egokitutako proiektuak garatu ahal izango ditu.
Era berean, tailerra irekia izango denez maila eta interes desberdinetara egokituko da, eta parte-hartzaile bakoitzari aukera emango dio erabilgarriak eta erakargarriak zaizkion proiektuetan aurrera egiteko. Horrela, jarduerak joskintza-teknikak ikastea, sormena, berrerabiltzea eta etxean ditugun material eta jantziak baliatzea uztartu nahi ditu.
Plaza-kopurua mugatua da, eta, eskaera-kopuruak eskaintza gainditzen badu, zozketa egingo dugu.
Argibide gehiago, hemen:
Kultur Basauri
- Webgunea: https://kultur.basauri.eus/eu/
- Sare sozialak:
- Facebook: facebook.com/Kultur-Basauri
- Twitter: @KulturBasauri
- Instagram: @kulturbasauri
- Harremanetarako:
- arizdorretxea@basauri.eus · 944 666 395
